LANAREN EKONOMIA: Larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiak

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan gakoa enpresa pribatuak, ez estatuak direnaren mezua zabaltzen ari dira.

Gero, Ines Agirreazkuenagak garraioaren eta mugikortasunaren inguruko gaiari heldu dio, Alfonso Riosek Hordagon argitaratutako artikuluari tiraka. Lan-mugikortasunaren esparruari helduta, aldaketa klimatikoaren ondorio latzak ekidite aldera kutsadura jaisteko eta bizi kalitatea hobetzeko hartu diren neurriak izango dira aztergai gaurko saioan.

Saioa bukatzeko, Estitxu Eizagirrek Argian aldizkariaren gehigarri den azken Larrun #282-ko aurkezpena egin digu, energia berriztagarriak martxan jartzeko estrategiak aztertuz. Txosten honetan, gaiaren inguruko ahots asko batu ditu Eizagirrek, erregai fosiletan oinarritutako sistema kutsatzailea alboratzeko bidea marraztuz. Zeintzuk dira energia trantsizioa egiteko aukerak? Zeintzuk dira horren inguruan sortzen diren eztabaida nagusiak?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Denon bizitzak erdigunean , zaintza eredua eraldatzea aldarrikatuko du EH mugimendu feministak

og. Mar 2 , 2023
Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari […]

Honekin lotuak