Gaurkoan Xerezaderen artxiboan Bea Salaberriren “Baionak ez daki” liburutik pasarte batzuk ekarri dizkiagu Ana I. Morales. Gainera gaurko atalean egileak, Bea Salaberrik ahotsa jarri dio bere ipuinei. Gainera Leiare Narbaiza ere izan da irakurketan. 2015ean argitaratu zuen susa argitaletxean “Baionak ez daki” narrazioa liburua.
Uda sasoia garai aproposa euskara ikasteko, lasaiago eta denbora gehiago izaten dugu euskara ikasteko. Asko dira ikastaro trinkoak egiten dituztena. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin berba egin dugu. Lehen mailan hasi diren ikasleekin hitz egin dugu, talde horietan alde askotako ikasleak daude, hizkuntza asko hitz egiten dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200722_irrati_tailer_momasterio.mp3 Deskargatu hemen.