IBAIZABAL: kOMIKIA NAGUSI BILBOKO ALONDEGIAN

1

Bilboko Alondegian (Alhóndiga horretan) komikia dugu nagusi egunotan. Bi erakusketa eskegi dituzte: ” Komiki osoki ” (100% Cómic) bata eta “Urtebete Anguleman” lelopean bestea, hain zuzen hiri horretan beka bat lortzeko lehiaketan ibili diren ikasleena. Horietaz gain Fernan Goñi dabil komiki ikastaroa ematen azken egunetan. Dena den, Jon Iñaki Artetxe komiki adituaren ustez, horien inguruko publizitatea oso eskasa da eta gainera gazteleraz gehienbat.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

One thought on “IBAIZABAL: kOMIKIA NAGUSI BILBOKO ALONDEGIAN

  1. Kaixo! Oraintxe deskubritu dut post hau. Eskertzekoa da nire ikastaroari buruz eman zenuten informazioa. Zoritxarrez ez da oso zehatza. Ez zen ikastaro bat izan, baizik eta bi: bat gazteleraz (aipatzen en moduan) eta beste euskaraz. Benetan Alhondigako informazioa nahasia izan zen, eta pairatu nuen, beraz nire blogean ondo azaltzea erabaki nuen. Bi post idatzi nituen (bata ikastaro bakoitzeko). Hona hemen biak:

    http://www.pernangoni.com/blog/2010/05/20/komikia-eta-antzerkia-ikastaroa-alhondigan/

    eta

    http://www.pernangoni.com/blog/2010/05/19/taller-de-autoedicion-de-comics-en-alhondiga/

    Bueno, eta edozertarako, hementxe naukazue laguntzeko (eta informazio zuzena) emateko prest! Pernan, mobila: 652748219

    Eskerrik asko berriz eta besarkada bat Jon Iñaki Artetxeri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ekainak 28, "Beste sexualitateen eguna"

og. Eka 24 , 2010
Horrela jarri dugu izenburua, gure gaurko solaskide Imanol Alvarez-i “Gay, lesbiana eta transesualen harrotasun eguna” baino gehiago gustatzen zaiolako. Imanolek honako haek gogorarazi dizkigu: alde batetik, ekainaren 17an hasi eta gaur arte Basaurin egin den “beste sexualitateak zinema astea”; bigarrenik,Itziar Ziga eta Bea Espejok eman “Desobedienzia Sexual. Sexofobiari Stop” lelopean […]

Honekin lotuak