Kirola-euskara-umeak hiruko santua izan dugu gaurko KIROL ESKIROLen, Bilbo Hiria irratiaren txoritokian. KUKULAISI elkartearen jarduna ekarri digu June Furundarenak, GAZTEOLAren esperientzia zabaldu dute Maite Sarasolak eta Unai Mendiburuk (oraingoan prosan), Danel Abando Deustuko tigrearen berba zolia ere baduzue gozagarri. Era berean, kolaboratzaile sarea astindu eta… Iker Gurrutxaga eta Jon Garate […]

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]

Gaurko KIROL ESKIROL saioan… Entrenamenduak/formazioa izan dugu hizpide: KIMETSPORT enpresa ezagutu dugu Gari Fullaondorekin; Triatloi mundua Lander Arantzamendi lagunaren bidez eta kirol psikologiaren garrantzia German Urteaga prestatzailearen ahotan. Biba kirolaren lubakia!. Ezin ahaztu Ibon Burgoaren musika, Iker Gurrutxagaren sinadura, Vitor Beaskoetxearen kronika eta Unai Mendibururen bertsoa On egin!. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220303_kirol_eskirol_entrenamenduak.mp3 Deskargatu […]

Atletismoa aletu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, eta Euskal Herriko izen handiak ekarri ditugu uhinetara: June Kintana disko-jaurtitzaile bakaikuarrari egin dio elkarrizketa Jone Fernandezek, Jon Joseba Renteriak Markel Arano elkarrizketatu du, eta Erlantz Ibargurengoitiak Plentziako Arturo Peña korrikolariaren bizitza ekarri digu erreportaje batean. Hori nahikoa ez eta lasterketa txikien Euskal […]

Frontoia dugu hizpide gaurko saioan. Pilota txikia, harmaila, frontisa, txapa… Horretarako, saio potolo-betea osatu dugu: Ibai Zabala pilotari berriztarra izan dugu estudioan eta, monografiko guztiek lez, Frontoiaren saioak ere izan ditu ekarpenak. ADOS pilota elkartea ezagutu dugu Yera Agirre pilotari leitzarrraren ahotan; erraminta ezin da falta frontoian, eta Palaren Unibertsitatean […]

Kirola ez da soilik furgola, eta gaurko Kirol Eskirol saioan Errugbiaren egoera / bilakaera aztertu ditugu. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle den Barbara Pla errugbi jokalari handia elkarrizketatu dugu (Europako jokalari onena izendatua), Uribealdea Errugbi taldearen ordezkari den Markel Lopategirekin egoteko aukera ere izan dugu eta, hori gutxi balitz, estudiora Erlantz […]

Albek  bertso saio mundial berezia antolatu du asteazkenerako. Bertsolaritzak rol jokoarekin bat egingo du,  fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin: Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia ATOPIArekin elkarlanean. Xabier Landabideak ATOPIA rol jokoaren kideak azaldu digu nolakoa izango […]