Zer eingou astebururan? Clown Zorrotza jaialdia, Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? eta Xilaba 2020

Asteburua ate joka dugun honetan gurera proposamenak ekarri nahi ditugu bada eta kutur ekitaldiez gozatzeko aukera. Bilbon abiatzen dugu errepasoa asteburu osoan zehar pabeloi 6 aretoak bi antzezlan eskainiko ditu, Gazte konpainiak “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? “ taularatuko du. Antzezlanean gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten da. Clown Zorrotza jaialdia asteburu honetan ospatuko da Zorrotzako frontoia.  denetara lau proposamen izango dira: Hiru euskal konpainiak (Maite Guevara, Hortzmuga Teatroa, eta Malas Compañias) eta Sempre Arriba galiziarrek parte hartuko dute. Covid-19 izena hartzen duen pandemiaren baimenarekin, irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan hasiko da Xilaba bertsolari txapelketa  eta azaroaren 21ean Donibane Lohizuneko bukatuko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Peter Green, Neil Young, Belako, Nick Cave

ig. Ira 20 , 2020
Joan den uztailaren 25ean, Ingalaterrako 60eko hamarkadako rock gitarra maisua izandako Peter Green zendu zen.1968an Fleetwood Mac taldearen partaidea zenean Greenek konposatutako Black Magic Woman kantua gaurko urrezko abestitzat aukeratu dugu. Bi urte geroago, Kalifornian, Santanak Black Magic Woman gailurrera eraman zuen. Jarraian, Peter Greenen hainbat kantu entzun ditugu: The […]

Honekin lotuak