Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago ariketa soziala abiatzeko bi hilabete falta direnean. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten Euskaraldia, eta aurreko edizioan bezala, “ahobizi” eta “belarriprest” rolen artean aukeratu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek. Izen-ematea aurkezteko agerraldia zuten atzo iluntzean, Bergaran, koordinazio lanetan ari diren eragileek eta zenbait erakundetako ordezkariek. Ariketa soziala antolatzen ari direnek azaldu dutenez, COVID-19ak “euskaran ere eragina” izan du. Horregatik, Euskaraldia, duela bi urte modura, “euskararen erabilerari bultzada emateko ariketa praktiko eta motibagarria” izatea dute helburu antolatzaileek.
Deskargatu hemen.