PIPERPOLIS: “Izotzetan islatuak” euskal idazle gazteen lanak

Liberoamerika literatura sustatzeko ekimenak euskal idazle gazteen lanak bildu ditu “Izotzetan islatuak” liburuan estilo eta euskara aldetik. Liburuaz gehiago jakiteko gurekin izan da Leire Alonso editorea. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Horretarako deialdia ireki zuten, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Giza natura IV. (feminismoa)

az. Urr 7 , 2020
Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Honekin lotuak