EHU-Palestina deialdia egin du Palestinarekiko elkartasuna adierazteko

EHU-Palestina sareak prentsaurrekoa eman du unibertsitateko errektoretzarekin izan dituzten eztabaiden eta aurreikusitako ekintzen berri emateko. Taldeak positibotzat jo du errektoreak irailaren 17an egindako adierazpena, eta ziurtatu du bere ustez “aurrerapauso argi bat” suposatzen duela.Era berean, «Palestinako genozidioari erantzutea errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea poztekoa» dela gehitu dute eta 2023ko azarotik Israelekin harreman berririk sortu ez izana eta ikerketa-proiektuak baztertu izana, eskertu dute. EHU-Palestina plataformak dei egin die ikasle eta langileei urriaren 15eko sindikatuen deialdiekin bat eginez, Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko eta Israelgo Estatuarekin harremanak eteteko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko udalak Lancor eta Consonni pabiloiak desalojatu ditu

al. Urr 13 , 2025
Bilboko Udalak ostegunean Zorrotzan kokatutako Lancor eta Consonni pabiloiak hustu zituen, eta ostiraletik eraisten hasi dira. Desalojoaren ondorioz, 80 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira. Egoera salatzeko, Erribera Harrera eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek elkarretaratzea antolatu zuten larunbatean. Argi utzi dute ez dutela bizi nahi gizarte-arazoak konpontzeko bide bakarrak […]

Honekin lotuak