MUSIBLA #215: BELE Lide Hernandorekin, Damien Jurado, Elorri Lambert, Zauria, Rrucculla, Elortegi Anayak

Soul izpiritua eta doinu beltzak txirikordatzen dituzten abestiak ekarri ditu BELE proiektuak. Lide Hernandok (Liher) aurkeztuko dizkigu orain arte atera dituen hiru singleak. Gerora etorriko da diskoa. Gaurko protagonista beraz, BELE. Hurrengo gonbidatua saio honetako aspaldiko ezaguna da. Damien Jurado. Bere azken diskoa, Motorcycle Madness, oso bitxia da. Grabazioa zuzenean egindako lana ematen du, baina diskora ekartzean lo-fi bortitz bat hautatu du Juradok. Oso bitxia. Aurrera. Elorri Lambert-ek urte honetan disko eder bat kaleratu du, gitarra eta ahots soilez, Irulegiko abeslaria beste proiektu batzuetan egon da aurretik eta orain bakarkako bideari ekin dio. Elementu gutxirekin emaitza oso interesgarria lortu du. Beste proiektu bitxi bat hurrena. Zauria izena jarri diote euren buruari eta izen bereko diskoarekin datoz Bidehutsen eskutik. Bikote honek proposamen heldua ekartzen dute, merkatuaren printzipio guztietatik at. Eta esperimentazioaren alorrean jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere. Rrucculla Izaskun Gonzalez musikari eta bateria jotzailearen proiektua da. Musika elektronikoa lantzen du, genero desberdinetako oihartzunak bere eginez eta esperimentazio ukitu nabarmenarekin. Zeru Freq. izena jarri dio kaleratu berri duen diskoari. Eta bukatzeko rock & roll ondo egina. Elortegi Anayak izenpean Basque Culinary Rockandroll izeneko diskoa kaleratu dute eta bertan tituluak agintzen duen bezala, rock freskoa eta zuzpergarria.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ithaka eta Eire taldeak ostegunean Kafe Antzokian

ar. Ots 20 , 2024
Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian kontzertua izango da: Eire eta Ithaka taldeak arituko dira oholtza gainean. Gurekin mintzatu dira Ithaka taldeko Eneko Eizagirre eta Eireko Eire Maia. Haien hitzetan kontzertu oso berezia izango da eta gaineratu dute sorpresaz bete egongo dela. Motibazio handia dutela azpimarratu dute Eirek eta Enekok, eta azken […]

Honekin lotuak