POTTO: Nafarroako Bardoak txapelketaren finalean egon gara

Egin POTTO!
Asteon erreinu zaharra bisitatu dugu, Nafarroan izan delako GURE POTTO saioa. Lizarran jokatutako 2020ko Nafarroako Bardoak txapelketaren finalean egon gara, eta bertso-sorta ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean.

Bertsonautak, Atekaberts Komeni eta Laminexene taldeak izan ziren taulagainean kantuan.

Puntuazioek erabaki zuten garailea: Baztan-Malerrekako Bertsonautak taldea, Berako Laminexene eta Leitzako Atekaberts Komeni taldeen aurretik.

Finala nahikoa ez eta Eneko Fernandezen bertso-sorta kantatua ekarri dugu azken-buruko bezala (postre), Baztan-Bidasoako bertso-paper lehiaketaren sorta irabazlea. Bejondeizuela guztioi

Biba el bertso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Ostalaritzaren egoera, Etxebizitza larrialdia eta telelana

ol. Aza 6 , 2020
Mamitsua izan da gaurko saioa. Abiatzeko datozen egunetan egongo diren hitzorduak ekarri dizkigu Ekhi Etxebarriak Sindikal agendan. Ostalaritzaren egoera latza eta larria da pandemia hasi zenetik, hori aztertu dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak.  Oraindik ikusteko dago nola geratuko den sektorea izan ere 200 negozioak itxi du […]

Honekin lotuak