Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak hasi dira. Zeanurin lehenengo bueltako lehen saioa izan zen larunbatean, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Bizkarra izan zen garaile 649.50 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 649 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Imanol Uria eta Aissa Intxausti; hurrenez hurren, 629.50, 615, 594 punturekin. Seigarren gelditu zen Bittor Altube.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aldizkariaren portadatik abiatu gara: azalean Nadia Nemeh, Bermeoko alkatea. Elkarrizketa Onintza Enbeitak egin dio. Nemehek bere jatorri palestinarrari buruz hitz egiten du, baina baita turismoaren inguruan ere. Azaletik ekarri dugu titular hau: “Turismo inbaditzaile hau ez da jasangarria.” Bestalde, Nerea Ibarzabal duela hamar […]