“Handia” pelikulak ireki du Zinemaldiko filmen aukera Bilboko Azkuna Zentroan

Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien Handia film sarituarekin hasita, Donostiako Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkeztutako 7 film izango dira guztira urriaren 2tik 8ra Bilboko Azkuna Zentroan. Atzo Handia filmaren aurre estreinaldia izan zen bertan. Aretoa goraino bete zen, zuzendari eta aktoreak pozik agertu ziren Donostian jaso izan duten harrera eta sariekin. Aitor Arregik eta Jon Garañok Altzoko Handiaren bizitza oinarri hartuta egin duten Handia filmak irabazi du epaimahaiaren sari berezia Donostiako Zinemaldiaren 65. ekitaldian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Antropozenoa

ar. Urr 3 , 2017
Geologo askok diotenez Lur planeta beste aro geologiko batean sartu da -gutxi gora behera 1950tik aurrera, nahiz eta aro honen hasiera data ezbaian dagoen- eta aro hori Antropozenoa izendatu dute, gure espeziaren eragina jadanik estrato geologikoetan markatuta geratzen ari delako. Komunitate zientifikoak antropozenoan gaudela onartuz gero, horrek oso inplikazio sozial […]

Honekin lotuak