Bilboko hirugarrenez hartuko du Espainiako arte eszenikoen Max sarien ekitaldia. Sariketaren 24. aldia izango da aurtengoa, eta Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduko du astelehenean, Arriaga antzokian.  Aurrez, 2001ean eta 2007an ere Bilbon banatu ziren antzerkiko eta dantzako profesionalei zuzendutako sariak. Calixto Bieitok Max Sarien XXIV. edizioaren gakoak aurreratu ditu, […]

Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]

Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz. Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta […]

Martxoan Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak bi urtero behin ospatzen duen sariketa burutu du, euskal arkitekturak 2017 eta 2018 urteetan egindako uztaren erakusgarri dira. Euskal sari banaketa aitzakia hartuta, arkitektura profesioan sarien balioaz hausnartuko dugu eta baita euskal arkitekturaren egoera eta osasunaren termometrotzat baliatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/aliritzira/190517_Aliritzia_Ula_Sariak.mp3 Deskargatu hemen.