Gaurkoan fisioterapia tartean Belarriko minaz jardun dugu Oier Gorosabelekin. Belarriko mina, bere horretan, ezin dela gaixotasun legez hartu. Sintoma hutsa da, eta horren azpian ezkutatzen den gaitza bilatu beharko dugu azterketan: inguruko hezur eta giltzaduren arazoak (tenporalaren eta barailaren arteko giltzadura, mastoidea…), entzumen-hodiaren arazoak (infekzioak, buxadurak, artrosia…), eztarriko arazoak (infekzioak, presio atmosferikoa…), hezur barruko hoditxoetako egituren hanturak (nerbioak, odol hodiak…), garezurreko zortzigarren nerbioaren arazoak, bizkarrezurrekoak… Lepo inguruko faszien antolakuntza berezia ere kontuan hartu behar dugu: eztarri aldetik igarotzen diren egiturak oso garrantzitsuak dira, eta haiek babesteko gorputzak atalka sailkatzen ditu. Ikusten denez, belarriko mina eragiten duten gaitzek osasun espezialitate asko ukitzen dituzte; horretara, tratamendu eraginkorrenak ere diziplina artekoak izango dira. Entzumena, sudurra, nerbioak, ahotsa, ahoa, giltzadurak tratatzen dituzten medikuekin batera, fisioterapeutok ere badugu gure papera belarri inguruko egituren normaltzean.
Deskargatu hemen.