Gure Eskuk herrialde batzarrak deitu ditu ekainaren 7ko mobilizazioa prestatzeko

Gure Esku-k herrialde batzarretara deitu du ekainaren 7ko mobilizazioa prestatzeko. Urtarrilaren 21ean Bizkaikoa izango da, Zornotzan egingo dute. Josu Etxabururekin berba egiteko aukera izan dugu. Euskal Herriko lurralde ezberdinetan estatus politikoa berritzeko beharraren inguruko kontzientzia gero eta argiagoa dela uste du. Gaur egungo autogobernu mailak nahikoak ez direla azpimarratu du, hainbat arlotan zaharkituta daude eta ez datoz bat garai berriekin. Horregatik Ekainaren 7an mobilizazio erraldoia egin nahi dute Bilbon.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea

og. Urt 16 , 2025
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde. Pasaden astean argitaratu zen Bizkaiko Foru Aldundiko 77 lanposturen egonkortzearen aurkako sententzia. Auzitegiak langile publikoei bi bi hizkuntza ofizialen ezagutza eskatzearen aurka jo du, hizkuntza-berdintasuna hautsiz eta langile zein herritarren eskubidea urratuz.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250116_kontseilua.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak