ZIRKOZAURREk eta Bilbao Ekintzak, Bilbao Aurrera Planaren barruan, ‘Garapenerako Zirkua’ ekimena antolatu dute. Ekimen entretenigarri horretan zirkua izango da protagonista, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburu batzuen inguruan sentsibilizatzen saiatuko da. ‘Garapenerako Zirkua ‘4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago (ez du axola adinak, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa eta baldintza fisiko minimoak baino ez dira behar), eta Abusuko (otsailak 28), Errekaldeko (martxoak 7), Txurdinagako (martxoak 14) eta Zorrotzako (martxoak 21) espazio publikoetan izango da.
Deskargatu hemen.