Azaroaren 19an abiatu zen hirugarren euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean milaka lagun hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiten ari dira egunotan. Bakoitza hautatutako rolean dabil Ahobizi edo Belarri prest. Euskaraldiaren atarian Kike Amunarriz Topaguneko lehendakariak adierazi bezala norbanakoak egiteko ariketa da baina beti laguntzen du inguruan giro egokia egotea. Horregatik Bilboko hainbat auzotan euskaraldiko batzordeak hainbat ekimen antolatu dituzte egun hauetan. Larunbatean Bilboko euskaralidak Biziprest eguna antolatu du. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eguna 12:30etan abitukoa da Kasilda Iturriza parkean, pergola inguruan olinpiadak eta argazki erraldoia izango da. Bazkaria Indautxuko Jesuitas ikastetxean izango da eta bazkal ostean Leie Meje taldearen musikaz gozatzeko aukera izango da. Eguna bukatzeko zapi-kaleetan poteo musikatua izango da Broken Brothers brass band taldearekin batera. Liher Barrantes Bilboko euskaraldiko arduradunak ekarri dizkigu zehetasunak.
Izena emateko klikatu hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfe76PcY9G0O2em0_-rDGaMAxhc0GINtu9F6XVoloCelKVJdw/viewform
Deskargatu hemen.