Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoak trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori.
Pandemia dela eta, eskolara sartu eta irtetzeko protokolo berria ezarri zen irailean, eta horri jarraituz, gazteek denbora behar dute protokolo hori betetzeko. Hori dela eta, trafikoa denbora batez mozteko eskatu zioten gurasoek Udalari, baina, adierazi dutenez, gehienetan adostutakoa ez da betetzen. Gurasoek, garrantzitsua dela uste dute haurren segurtasuna bermatzeaz gain, hainbeste zarata eta klutsadurarik gabeko ingurua izatea eskola.
Bestalde, Ceevantesen alboan kokatuta dagoen BAM izeneko magisteritza eskola bota nahi Bilboko Udalak, eta beste helburu batzuetara bideratutako eraikin handi bat egin bertan. Gurasoek, honen aurrean ere, argi utzi dute, une honetan, behintzat, eztela egokiena eskolaren alboan obra hori egitea.
Deskargatu hemen