“Kalakalata!” lelopean, Sopelan ospatuko Ibilaldia maiatzaren 30ean

Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira, hain zuzen ere, aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaia antolatzeaz. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, Ibilaldiaren baloreak azaleraztea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratuz, bi ikastolek maiatzaren 30ean egingo dute Ibilaldia, ikasturte osoan zehar Uribe Kostan izango diren ekimenei amaiera emanez. Helburuen artean dituzte, besteak beste, ikastolen eredua indartzea, herriko elkarte eta erakundeekiko harremanak sakontzea eta bi zentru horietako eraikinak berritu eta egokitzea. Horretaz gain, euskara eta euskal kultura bultzatu nahi dute, ekitaldi eta jarduera askoren bidez, eta berdintasuna, hezkidetza eta jasangarritasuna hartu nahi dituzte ardatz.

Bestalde, nobedadeekin heldu da aurten ere Ibilaldia 2021, kanta berri bat ere atera du eta!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ERRIMAK BI OINETAN. Dantza berriak bertsoei jarriak

ar. Mar 16 , 2021
Loraldiaren barruan bihar “Errimak bi oinetan” ikuskizuna izango da ikusgai.  Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertso saio batek publikoari eskaintzen diona sentiaraztea zuen helburu Errimak oinetan ikuskizunak, baina bertsolarien ordez dantzariak jarrita. Aurrekoaren formatu bera du, baina gai, bertso eta dantza berriek erabat ezberdin […]

Honekin lotuak