Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Ibilaldiaren webgunean. […]
Ibilaldia 2021
Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira, hain zuzen ere, aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaia antolatzeaz. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, Ibilaldiaren baloreak azaleraztea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratuz, bi ikastolek maiatzaren 30ean egingo dute Ibilaldia, ikasturte osoan zehar Uribe Kostan izango diren ekimenei amaiera emanez. Helburuen […]
2021ean Sopela eta Leioan ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia. Pandemia egoerak bete betean jo zuen aurten Elorrion egin behar zen ibilaldiaren ospakizunean, baina zailtasunak gaindituz, ekimen ezberdinak antolatzea lortu dute urte osoan zehar. Ibilaldia urtean zehar garatuz joaten den proiektua da eta edizio bakoitzean ikastola ezberdin batek antolatzen du. […]
