BAD jaialdia urriaren 14tik 24ra ospatuko da

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren 23. edizioa aurkeztu da gaur. Urriaren 14tik 24ra egingo da, eta dantza, arte bizi, antzerki, instalazio, performance eta antzerki dokumentalak eskainiko ditu. Campos Antzokian, La Fundición aretoan, Bilborock aretoan, Harrobian eta Bilboko Berreginen Museoan ikusi ahal izango diren ikuskizunetarako sarrerak urriaren 5etik aurrera egongo dira salgai eta 10 euroko prezioa izango dute ikuskizun bakoitzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maite Larburuk "Krak" diskoa aurkeztu digu

az. Urr 6 , 2021
Maite Larburuk Krak diskoa plazaratu berri du. Krak bat sentitzen duzunean zatitu egiten zara, baina aurre egiten diozunean indartsuago ateratzen zara. Diskoa, pitzaduraz pitzadura, musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzo dela azpimarratu digu Maitek. Bilbon egin dugu bat berarekin, egun hauetan Amua antzezlana eskaintzen baitabil Axut kolektiboko lagunekin. […]

Honekin lotuak