Kafe Antzokia, ostegun gaueroko ogia

Kafe Antzokiak 25 urte bete zituen aurreko urtean, baina 25 urte bizirik. Aurten, zoritxarrez, urtebete darama itxita, eta bertako erabiltzaileek hutsune handia sumatu dute. Arnasgunea, jangela, kafetegia, kontzertuak entzuteko tokia edota parranda botatzeko lekua. Kafe Antzokia Bilbon ikastearekin ere lotu omen da sarri, izan ere, ostegunak, ikasleentzat dira. Baina unibertsitatearekin soilik ez, ostegunak bakarrik baino, Kafe Antzokiak aste osoko egunak hartzen zituen eta. Bakoitzak modu batera definitzen duen tokia da, eta baten batek basamortuko oasia dela ere du. Ilaski Serrano, Iñigo Santxo, Josu Larrinaga, Miren Mujika eta Unai Etxenausia izan dira gurekin gaurkoan, ostegun haietaz gain, Kafe Antzokiak oparitutako guztiaz gogoratzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsoa Rap bihurtu dugu

ar. Abu 24 , 2021
Bertsoa Rap bihurtu dugu Bilbo Hiria irratian. Saio berezia dugu urte hasierako aurreneko POTTO saioan, izan ere, hip-hop musika eta kantua izango dugu ardatz eta EHko taldeen kanta hautatuak ekarri ditugu, buru-belarrien gozagarri; bertsolariak errimen dantzan jarriko ditugu, baina DJaren erritmoan. Hori guztia nahikoa ez eta… Prosan ere entzungo ditugu […]

Honekin lotuak