Atxuriko Garcia Rivero eskolak  480 ikasle ditu eta aspalditik neurriak eskatzen ari dira eskola ingurunea egokitzeko, haurrak eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak. Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasek OMEren gomendioak gainditzen dituzte. Are gehiago, OMEk […]

Atxuriko ehunka bizilagunek, Garcia Rivero eskolako eskola‐ komunitatearekin batera, Udalari eskatu diote Atxuri kalean eta Ibeniko kaian jarduteko, bertatik oinezkoen mugikortasuna lehenesteko, bai eta Atxuriko geltokiko espazio hutsaren erabilera publikoa eta herritar guztientzat irekia lehenesteko ere. Jai giroan autorik gabeko nazioarteko egunean  udalak auzoaren beharrei  muzin egiten diela salatu dute. […]

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango […]

Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko ikastetxe publikoek dituzten gabeziek eta beharrek batuta, auzoko guraso elkarte, eragile eta elkarteek bat egin dute kalitatezko etorkizuna aldarrikatzeko. Desberdintasun sozialak daudela adierazi dute, eta beraz, Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak, erantzukizuna beren gain hartu beharko dutela. Atxuri eta Alde Zaharra azken urteotan demografikoki eta […]

Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da eta bi erakundeek hartzen dute parte finantzaketan, % 65arekin eta % 35arekin, hurrenez hurren. Lanen kostua 5,2 milioi eurokoa izango da. Amaia Arregi jarduneko alkateak adierazi duenez, ibilbidea 2,3 kilometro luzatuko da, eta Atxuriko eta Boluetako geltokiak egokituko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201201_tranbia.mp3 Deskargatu […]

Auzoko elkarte ezberdinek zein hezkuntza komunitateak antolatutako ekimena da eta eskola publikoen defentsan zein bi eskola hauek sufritzen dituzten baldintza txarrak salatzera aterako dira Bilboko kaleetara. “Euskal eskola publikoaz harro” lemapean hartuko dituzte kaleak eta aldaketak etorri bitartean geldirik geratzeko asmorik ez dutela adierazi dute.  Arratsaldeko 16:30etan hasiko da mobilizazioa […]

137 urteren ostean, aurreko astean utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Espazio hori Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteen beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin. Lokomotorak elkarteko Nora izan dugu saioan. Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak […]

Espazioak berreskuratzeko ekimenean Atxuri auzoan Lokomotorak taldea martxan jarri da, Zer behar du Atxurik, auzoa ez dago geldi kantatzen dihardute. Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko LOKOMOTORAK prozesu parte-hartzailea jarri dute martxan. Igor Uribe izan da gurean. Atxuriko auzoko hainbat eragilez osatutako taldea gara, eta […]