Arratsaldeko azken orduan, Bilboko Alde Zaharreko bizilagunek elkarretaratzea egin dute Etxebarrieta anaien plazan, eta komunikatu bat irakurri dute, euren jarrera argi utziz. “Antolaketan eta elkartasunean oinarritutako erantzun zabal eta duin bati esker, faxisten etorrera geldiaraztea lortu dugu”, esan dute, emandako erantzun herrikoia nabarmentzeko. Azkenik, ostiral honetan, maiatzaren 14an, Judith bere alaba adingabearekin batera bizi den etxebizitzatik aterako dutela gogorarazi dute, Gorte kalean. Horren aurrean, etxegabetzea geldiarazteko mobilizatzeko deia egin dute.
Deskargatu hemen.