ARGIA astekariaren errepasoa eign dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, euskararen doakotasuna “Euskara ikastea guztiz doan, noizko?” izenburupean. Erreportajea egin dute eta Euskal Herrian euskaraz ikasteko dagoen doakotasuna zalantzan jarri dute. Bestalde, Koldo Rabadan Izagirre irakasleak ARGIArekin batera liburu bat atera du “Superbotereak”; bertan, hamar urrats proposatzen ditu eskola eraldatzeko. Bukatzeko, Fermin Muguruzaren elkarrizketa Larrunen; 40 urte egin ditu oholtza gainean, eta abenduan abiatuko duen festaren atarian, elkarrizketa sakona osatu dute.
Deskargatu hemen.