Kontseiluak Irungo udaltzain lan eskaintza dela eta elkarretaratzea deitu du larunbaterako Bilbon

Kontseiluak prentsa agerraldia egin du gaur Bilbon Irungo Udaltzainen aferan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia larria izan dela azpimarratu dute Euskalgintzako eragile nagusiak kezkatuta daude. Hain zuzen, eskubideen urraketa betikotu dezakeen esku hartzea da, euskara aintzat hartzen duen legedia aplikatu gabe, botere judizialak erabaki politikoak hartzeko askatasuna hartu baitu. Paul Bilbao kontseiluko idazkari nagusiak gaineratu du  erabaki juridikoa baino, erabaki politikoa izan da. Paul Bilbaok esan duenez, “batasunetik” erantzun behar zaio ebazpen honi, Jauzia emateko une dela nabarmendu du. Hainbat ekinaldi iragarri ditu, besteak beste, elkarretaratze bat larunbatean EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzaren aurrean, Bilbon.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Postal kolekzionistak taldeak bidaia proposatzen digu "Bagoi hutsak" diskoan

al. Mai 17 , 2021
Bidaia proposatzen digute Postal kolekzionistak taldekoek, bagoi hutsa hartu eta zortzi katen zehar bidaiatzeko gonbita luzatuz. Bigarren lana du talde tolosarrak, lehenengoa, Azken gaua hirian, 2019an kaleratu baitzuten. Inigo Asensio batu zaigu gaurkoan Bilbo hiria irratira. Bidaiak inspirazio iturri izan dira kantu berri hauek sortzerako orduan. Kantuetan bidaiei erreferentziak ditugu […]

Honekin lotuak