Gaizka Zabarte (Zaldibar Argitu): “Erantzule politikoek ez dute bere gain ezertxo ere hartu”

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabotegia hondoratu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu ziren. Sei hilabete eta hamar egun geroago, Alberto Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu zituzten, baina Joaquinen arrastorik ez. Joan den astean, maiatzaren 14an, Jaurlaritzak, bilaketa etetea erabaki du gorpuzkinak aurkitu gabe. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak adierazi dute Verter Recycling enpresaren arduraz gain, Jaurlaritzari ere bazegokiola enpresaren jarduera kontrolatzea, zabortegia 2016tik baitzegoen arriskuan. Erantzukizunak eskatzeko eta Beltranen senitartekoei elkartasuna adierazteko, manifestazioa egingo dute bihar Zallan, 18:00etan.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Lagun eta kontu kantu berriak

lr. Mai 22 , 2021
Gaur laguntxo berriak ezagutu ditugu eta hainbat gauza ikasi ditugu eurekin batera ahokorapiloak, txisteak, abestiak,…. entzun eta ikasi! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210522_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak