“Oihu bat Palestinara” jaialdiak musika, bertsolaritza, dantza eta umorea uztartuko ditu

Martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunea elkartasun oihu kolektibo bihurtuko da. “Oihu bat Palestinara” jaialdiak musika, bertsolaritza, dantza eta umorea uztartuko ditu, Palestinako erresistentziari babesa adierazi eta azken hilabeteotan Euskal Herrian ere bizi izan den elkartasunaren aurkako errepresioari erantzuteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 27 musika talderekin eta hainbat sortzaileren parte-hartzearekin, besteak beste Anari, Belako, Merina Gris eta Kiliki; oholtzan izango dira, halaber, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bezalako bertsolariak ere. Sarrera fisikoez gain, online ere eskuratu ahal izango dira dagoeneko, eta bi ekarpen mota jarri dituzte, elkartasunak ahalik eta jende gehien batu dezan. Horretaz guztiaz eta jaialdiaren atzean dagoen konpromisoaz hitz egiteko, gurean da gaur Kattalin Barcena.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errekaldeko Gaztetxearen proiektua hustu dute, modu irregularrean, Sutargi Gazte Asanbladaren arabera.

og. Ots 26 , 2026
Sutargi Gazte Asanbladak asteak zeramatzan Errekaldeko erdigunean dagoen industria-nabe batean gaztetxe proiektu berria martxan jartzeko lanean. Nabeari dagokionez, 20 urte baino gehiago zeramatzan erabilerarik gabe.Goizaldean, Ertzaintzaren dispositibo handi batek espazioa indarrez hustu du, aldez aurretik inolako jakinarazpenik egin gabe. Asanbladak salatu du ez zaiela utzarazteko agindua jakinarazi eta, ondorioz, ez […]

Honekin lotuak