PIPERPOLIS: Harrobi dantza bertikala konpainiaren “Harria herria” eta Desberdinak antzezlana

1

 

Gaurkoan bi proposamen eszeniko izan ditugu saioan. Harrobi dantza bertikal konpaniak “Harria herria” ikuskizuna entrenatuko du Kalealdia jaialdian. 2019an, “Harria herria” bideo dantza lehen filma egin zuten eta hainbat sari jaso ostean zuzeneko ikuskizunera moldatu dute. Oreka tx-ren musikarekin emakumea izango da protagonista, dantza egiten duena, eskalatzen duen emakumea, harria altxatzen duena. Jainire Etxabe izan da gurean. Asteburua Atara Zarata antzerki taldeak “Desberdinak” antzezlana taularatuko du, entrenatu eta 10 urtera. Horrela taldearen hamargarren urteurrena ospatu nahi dute. Bost lagun igogailu batean geldi, Bost istorio, bost bizitza, metro karratu gutxian. Lotsa, amorrua, maitasuna, beldurra, gorrotoa eta zirrara, beti gorantz doan igogailu batean.

Deskargatu hemen.

One thought on “PIPERPOLIS: Harrobi dantza bertikala konpainiaren “Harria herria” eta Desberdinak antzezlana

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zientzia eta teknologia Otxarkoagako udalekuetan Bizilaberen eskutik

az. Eka 30 , 2021
Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan.  9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:  ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere,  era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak