PIPERPOLIS: Eztena Jaialdiak ahotsaren mugak aztertuko ditu

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika eta performancea uztartuko dituzten proposamenekin batera, Laia Estruch artistak laborategi performatibo bat ere gidatuko du, gorputzaren eta entzutearen bidez soinu adierazpen forma berriak esploratzeko. Jaialdiaren filosofia, aurtengo programazioa eta arte eszeniko garaikideen erronkak hizpide hartuta, Eider izna dugu gurean.

Deskaragtu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Hiztegi bat" Gorka Urbizuk idatzitako letren hiztegia

az. Mai 27 , 2026
Gaurkoan euskararekin, musikarekin eta kultur sorkuntzarekin lotutako egitasmo berezi bat ezagutuko dugu. Gorka Urbizu musikaria Berri Txarrak taldea agurtu ostean bakarkako ibilbideari ekin zien disko gogaigarri batekin. Hasiera bat deitu zuen lehen lan hori. Izenburu hori hartuta oraingoa bestelako proiektu bat dakargu.“Hiztegi bat” izeneko online proiektua aurkeztu dute berriki: Gorka […]

Honekin lotuak