PIPERPOLIS: Fernando Morilloren “Sorginetxe istorioak”, istorioen erreinua izango da

Batzuk joan eta besteak etorri. Tartean negarrak eta barreak, agurrak eta ongietorriak. Emozio gazi-gozoak izan ziren maleten bueltan: batzuek oporrei eta lagunei agur esan zieten, eta besteek, familiari. Gehienak, triste atzean utzitakoagatik, baina pozik heltzear dagoenagatik.

Ikasturte berriarekin, asmo berriak ere hemen dira, Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egingo diogu, baina ez gara astunak izango ez ditugu orain  asmo horiek zerrendatuko. Bueltan gaude, gogotsu,  irribarrea ahoan . Astero Bilbo hiria irratian ordu betez zuekin konpartitzeko. Arrosa sareko irratiko entzuleei ere ongi etorria egiten diegu.

Fernando Morillo idazlearen bisita izan dugu, “Sorginetxe istoriak” proeiktuaren berri ekarri digu.  Gazteengana errazago hurbiltzeko Youtube kanala inauguratu berri du.Irudiaren garaian bizi gara eta hori kontutan eukita ikus entzunezko mundura salto egin du idazle azpeitarrak. Bideoak etengabe, bideoen unea omen delako. Eta euskal gazteek bideoak irensten dituzte, baina inoiz gutxitan euskaraz. Kezka hori buruan yotubeko kanala ireki du.  Asmatu, esperimentatu, salto egin. “Sorginetxe istorioak“, esate baterako.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Obabakoak’ estreinatuko dute urrian Arriagan

az. Ira 20 , 2017
” Obabakoak” Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan propio nagusia urriaren 18tik 21era bitartean estreinatuko da euskaraz, bi emanaldi eskainiz goizez eta hiru arratsaldez. Entseguetan murgildu gara eta Eneko Sagardoy, Ainhoa Etxebarria eta Miren Gaztañagarekin berba egin dugu. Arriagan ondoren, obra Bartzelonako Teatre Lliurera joango da, euskarazko bertsioaren 5 emanaldi […]

Honekin lotuak