MUSIBLA #142: Amythyst Kiah, Esanezin, NI, Peru Galbete, Black Country, New Road, aRo, Babeheaven

Aurretik daukagun orduaren lehenengo minutuetan Amythyst Kiah musikariaren azken diskoa Wary + Strange izango dugu entzungai. Tenessetik dator eta ahots sendoa eta sakona dauka. Blues eta rock-a gezurrik gabe. Hurrengoa Esanezin proiektua izango da, horren bidez Ianire Aranzabalek bere abestiak plazaratzen ditu musikari bikainez lagunduta. Barne-bidaia bat eskaintzen digu Esanezinek Aireratzen diskoan. Eta barne-bidaia batean jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere NI proiektuarekin. Hunkitu egiten gaitu Xabi Agirreren musikak, sentsibilitatea borborka. Bide beretik dator Peru Galbete. Saio honetan dexentetan entzun dugun musikaria da, Mukuru kolektiboak babesten duen artistetako bat da, eta bere azken diskoak Nor Zara Zu du izena. Hurrengo taldearen musikak Black Midi taldea gogorarazten digu. Black Country, New Road du izena eta disko oso interesgarria kaleratu dute For The First Time izenekoa. aRo proiektua dator hurrena, Banoa izeneko diskoa kaleratu berri dute eta oso ondo eginiko abestien segida sendoa eskaintzen dute. Eta gaurko saioari amaiera emateko Babeheaven taldearen musika. Euren Home For Now diskoa kutunetako bat bihurtu zaigu azken bolada honetan.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Tatxers, Fred Dellar, Kiko Veneno, Muscle Soals-en r'n'r' The Black Keys

lr. Uzt 17 , 2021
Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun […]

Honekin lotuak