MUSIBLA #125: Anjimile, Adrianne Lenker, Fleet Foxes, Petti, Blanquita Carraquela, The Weather Station

Gaurko saioan Anjimile-k irekiko ditu ateak. Bere musika espazio berriak topatu nahi duen bidaia bat da. Bere azken diskoan, Giver Taker izenekoan, soiltasuna eta dotorezia topatzen dira nonahi. Dotorezia eta soiltasunaren bidetik jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere. Big Theef taldeko ahotsa da Adrianne Lenker, besteak beste, lan interesgarria egiten du talde horretan, baina baita ere bakarka. Hona bere azken diskotik, Songs, bi abesti. Aurrera egingo dugu azeri flota batekin, Fleet Foxes du izena taldeak eta Shore izeneko diskoa da euren azkena. Musikarekin jolasean, barrokismo puntu bat edo rock sinfonikoaren oihartzun txikiak. Zeresan handia eman duen disko batekin jarraituko dugu. Pettiren Manipulazio estrategiak diskoaz ari naiz. Euskal Herriko txoko guztiak korritu ditu honez gero, baina badirudi ez duela oraindik bukatu. Gaur beste bi abesti bertatik. Abesti egile berezi batekin goaz orain. Eraul taldea sortu zuen eta bertan ibili zen, ibilbide motza bezain arrakastatsua izan zuten. Eraul desegitean Blanquita Carraquela ezizenez aurkezten ditu bere abestia Asier Beramendik. Bere ondoan igaroko ditugu hurrengo minutuak. Eta bukatzeko The Weather Station taldeak grabatu duen azken diskoarekin (Ignorance) emango diogu amaiera gaurko saioari.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: BETIKO PLATERU!

og. Ots 11 , 2021
Agur betea esan diogu Durangoko Kafe Antzokiari; goxoki, penaz. Joan zaigu 18 urtean kultura-erreferenterik handiena izan dena, ateak itxi ditu Plateruenak. Eta omendu dugu gaur, Potto saiora ekarri ditugu bertan izan zen akabuko saioaren laginak (eta lagunak), azken bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala Kantua nahikoa ez eta prosan jarri ditugu bertsolariak, musikari […]

Honekin lotuak