ETS taldeak irailaren 24, 25 eta 26an emango dituen kontzertuekin agur esango dio “Egingo dugu eztanda” bira arrakastatsuari. Bakio (24an), Urretxu (25ean) eta Lakuntza (26an) izango dira, hurrenez hurren, Iñigo Etxezarretarekin berba egin dugu, pozik agertu da izan duten harrerarekin. ETS ikusteko azken aukera izango da asteburuan. Hurrengo hilabeteetan, taldea agertokietatik aldenduko da sorkuntza prozesu berri bati hasiera emateko.
Deskargatu hemen.