Bilboko hirugarrenez hartuko du Espainiako arte eszenikoen Max sarien ekitaldia. Sariketaren 24. aldia izango da aurtengoa, eta Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduko du astelehenean, Arriaga antzokian. Aurrez, 2001ean eta 2007an ere Bilbon banatu ziren antzerkiko eta dantzako profesionalei zuzendutako sariak. Calixto Bieitok Max Sarien XXIV. edizioaren gakoak aurreratu ditu, hiri osoa agertoki bihurtzeko leloan oinarrituta, Max Reinhardten aldarrikapenak dioen bezala. Finalisten artean dira Markeliñeren Psike, Deabru Beltzak-en Symfeuny, Teatro Paraisoren UniKo, Demode Produkzioak-en Kutsidazu bidea Ixabel musikala, Maria Goirizelaia zuzendaria, eta Lucia Lakarra zein Iratxe Ansa, dantza arloan.
Deskargatu hemen.