ASTEBURUKO AGENDA: ekaitzari aurre egiteko plan ugari Bilbo inguruan

Asteburuaren atarian, prest gaude agenda errepasatzeko! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako plan interesgarriak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurko ikasleak animazioz beterik etorri dira! Museoak bisitatzea gomendatu digute, eta, era berean, mendira irteera egiteko proposamena ere egin digute. Baina eguraldi txarrari izkin egin eta museoak bisitatzeaz gain, aterpeko planak ere proposatu dizkigute: umore bakarrizketak (Hika Ateneoa), antzerkia (Campos Eliseos), Amama dantza ikuskizuna (Santurtzi), Tatxan magia gala (Mungia)…

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Aita Donostia jaio zen

lr. Urt 10 , 2026
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen mundura Donostian Jose Gonzalo Zulaika Agirre gerora, Aita Donostia moduan ezaguna egin zena, 1886ko urtarrilaren 10ean. Euskal musikari eta idazlea izan zen, elizgizona, musikologo, musikagile, folklorista, euskal idazle eta euskaltzaina. 1932n Euskaltzaindiako kide izendatu zuten euskara etxetik kanpo ikasi zuen arren. Aipatzekoa da, besteren […]

Honekin lotuak