MUSIBLA #256: Sharp Pins, Maria Somerville, Bloñ, Body Meat, NI, Wilco

Lehen gonbidatua Sharp Pins taldea izango dugu. Kai Slater-en proiektu berria da. Chicago hiriko eszenako Horsegirl, Friko edo Lifeguard taldeen atzean dagoen musikaria dugu Slater. Iaz agertu zen Radio DDR diskoa eta honi esker beste maila batera igo da Chicagoko gitarra jolea. 2025 honetan, diskoaren berrargitalpena kaleratu da, kantutegi berriekin, kantu atsegin eta gogoraerrazak bildu ditu grabazio honetan. Maria Somerville musikariaren bigarren diskoarekin jarraituko dugu. Luster izen jarri dio eta oraingoan musikari dezenteren kolaborazioa izan du, bere lehenbiziko diskoan ez bezala. Hala ere, euren parte hartzea ez da nabarmentzen diskoak mantentzen duen tonu barnerakoia eta lasaian. Bloñ taldea da hurrengoa. Bañolet kantuz diskoarekin estreinatu dira, hasiera batean Bañolet izeneko filmaren soinu banda zena orain disko gisa agertzen da eta taldeak ere beste dimentsio bat hartu du. Disko gehiagoren esperoan gaudela, goazen Bañolet kantuz honek dituen pieza eder bi entzutera. Body Meat taldearen txanda da. Pop agonikoa bildu dute Starchris diskoan, kaosarerako deia. Chris Taylor musikariaren estreinaldiak elementu ugari biltzen ditu, oinarrizko premisa bati jarraituz, pop musika sortzea. Diskoak hats luzea dauka, instrumentazio sendoa eta ahotsen perspektiba aldakor eta ugaria. Azken saio hauetan Xabi Agirreren NI proiektuaren bigarren diskoa ari gara aletzen eta gaur ere, beste bi abesti ekarriko ditugu. Diskoak sentsibilitatea oparitzen du esku beteka, ez dakit zer gehiago esan daitekeen. Akorduan gaude zintzilik diskoa biribil hau entzutea hoberena. Wilco talde amerikarraren bostgarren diskoa 2004an argitaratu zuten, baina orain berrikuspen bat dakarte, zuzenean egindako grabazio zenbait eta beste harribitxi batzuk. Diskoaren izena A Ghost Is Born.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ekuadorreko kitxua eta Kanadako cree hiztunak gurean

az. Eka 4 , 2025
Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak eta, besteak beste, Bilbon egin dute geldialdi bat, Zenbat Garan zer eta nola egiten den ikasteko. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean […]

Honekin lotuak