MUSIBLA #144: Boy Scouts, NI, Ixabe

Edertasuna zer den norberak du buruan, azalaren sentikortasunean, eta agian, bizi duzun momentuaren araberakoa ere izan daiteke, horregatik zaila izaten da bat egitea horretan, baina musikak bide hori, partekatze hori samurrago egiten duelakoan nago. Lehenbiziko taldea erabiliko dugu tesi hau frogatzeko. Taylor Vick-ek Boy Scouts ezizenez aurkezten ditu bere abestiak eta orain dator azkeneko diskoarekin: Wayfinder. Bertatik bi pieza. Edertasunaren tesiarekin aurrera eginez, hurrengo adiskideak zerbitzatuko digu zilarrezko platerean. NI proiektuaren atzean dagoen Xabi Agirreren sentsibilitatearen bideetan galduko gara hurrengo minutuetan. Bere abestietan tristezia eder bat agertzen da, helduleku izan nahi duten uneak. Hordagora jarraitzen dugu, Ixabe taldea Ziburutik datorkigu, euren grabazioek badute zintzotasunetik, gordintasunetik…. Antena Baita #1 grabazioan bildu zituzten bi abestiak entzungo ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Baso borroka, basoaren aldeko ekintzaileak

ol. Urr 22 , 2021
Basoak bizi behar duela esan genuen aurreko saioan eta, gaurkoan, aktibismoaz mintzatu gara. Proiektu txikitzaileen aurkako ekimen ekologistek basoen aldeko ekintzak egiten dituzte, Baztanen hondeamakinak geldiaraziz edo Ingalaterran misilak desobedientzia zibil baketsuaren bidez eragotziz. Ekosabotaje ekintzak ere egin eta egiten dira, Itoizko urtegiaren lanak geldiarazteko duela 25 urte egindakoa, edo […]

Honekin lotuak