‘Ozta ozta hel du da hamabosta’ horrela iragarri dute 7 katu gaztetxeak 15. Urteurrena. Zazpi kaleetako gaztetxeak 15 urte beteko ditu eta erreza ez bada izan, Urtarrilaren 24tik Urtarrilaren 30era egitarau oparoa prestatu dute, datozen egunetarako. Gogoeta eta hausnarketarako tartea izango da. Gaztetxea eta okupazioaren bilakaeraren inguruko solasaldiak abiatuko du urteurrena. Kontrol sozialari nola aurre egin aztertuko dute, eta horri aurre egiteko erramienten inguruan mintzatuko dira. Auzoari begira espazio publikoaren erabilera nola murriztu den aztertuko dute, izan ere plaza eta aterpe gutxi dago auzoan, bertakoak libreki erabiltzeko. Asteburuan kalea hartu eta jolasak, ekitaldia eta ekintzak egingo dituzte. Urteurrena ohikoa den bezala bertso saioarekin bukatuko dute.
Deskargatu hemen.