Zer eingou asteburuan? ‘Lazaro’ La Fundicion aretoan eta ‘Luces de Bohemia’ Pabeloi 6 aretoan besteak beste

Asteburuko proposamenen artean La Fundicion aretoan Leamok Lazaro eskainiko du larunbata eta igandean. LÁZARO lanak Hip Hopa eta antzezlana nahasten ditu hizkuntza eszeniko berriak sortuz  aldi berean, herri-tradizioan klasikoa den hori mantentzen du: historia herriko plazan egindako moduan kontatzen da. LÁZARO El Lazarillo de Tormes Espainiako lan klasikoaren moldapen librea da. Arriaga Antzokian estreinatu ostean Luces de Bohemia asteburu osoan zehar Pabeloi 6 aretoan ikusteko aukera izango da. . Arriaga Antzokiaren beraren laguntzarekin egindako Pabeloi 6 ekoizpen berria da, eta Ramon Bareak zuzentzen du. ‘Luces de bohemia’ Ramon Maria del Valle-Inclanen klasiko handienetako bat da. Harekin antzerki-genero berri bat inauguratu zuen: esperpentoa. Hala ere, duela 100 urte baino gehiago oso ezaguna eta argitaratua izan arren, oso gutxitan antzeztu da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Euskal Selekzioa mundura eta mundua Euskal Herrira

ol. Urt 21 , 2022
Kirolaren lubakia heldu da berriz ere Bilbo Hiria irratira, eta gaurkoan saio mundiala dugu, izan ere, Euskal Selekzioa mundura eraman dugu eta mundua Euskal Herrira ekarri. Zenbait kirolen Euskal Selekzioen izena eta izana aztertu ditugu Kirol Eskirol atalean Beñat Zarrabeitia kazetariaren laguntzarekin. Euskadiko Padel federazioaren idazkari teknikoa den Amaia Martin […]

Honekin lotuak