Amancay Gaztañaga oholtza gainean, pantaila txikian eta pantaila handia ikusi dugu askotan, orain idazle moduan ere badabil. Trilogia bateko lehen bi liburuak jada kaleratu ditu. Guztietan Martin Martina izeneko 13-14 urteko nerabea izango da protagonista, eta aiton-amonaren herrian gertatutako abenturak idatzi ditu Amancay Gaztañagak. Durangoko Azokan aurkeztu du bigarren zatia eta, bere hitzetan, izugarria izan da jaso duen babesa. Hirugarren, eta azken, zatia datorren urteko maiatzean ikusiko du argia eta gaineratu du, pertsonaia eta istorio berriak dituela ate-joka.
Deskargatu hemen.