Amythyst Kiah musikariak jarriko dio hasiera puntua gaurkoari. Amerikako sustraiko musika hartu du oinarri eta horren bidez saritua ere izan da Grammy sarietan. Zaila ematen du queer bezala definitu den emakume beltz batentzat horrelakoak lortzea. Baina pozgarria da hala gertatu izana. Bere Wary + Strange diskoari indarra dario. Eta behin sustrai amerikar duten soinuekin hasita Faye Websterren azken diskoa ekarri dugu. Atlanta Millionaires Club diskoan Credeence, Harvest garaiko Neil Young eta horrelako zaporeak biltzen dituen arren oso disko pertsonala dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatuak Gasteiztik datozkigu. Pasadena proiektua da, Musibla honetan behin baino gehiagotan jarri dugu euren estreinako diskoa. Tenpo ertainak eta sakontasuna. Disko ederra. Tenpo ertainen erresuman jarraituko dugu Phoebe Bridgers musikariarekin. Punisher diskoan biltzen dituen abestietako bi hautatu ditugu. Ur lasaiak ibaian behera, denbora isurtzen da lasai eta malenkoniatsu. Postal Kolekzionistak taldea ere asmo berarekin dator Bagoi Hutsak izeneko diskoan. Bidaiariak lasai doazela, norabide gabe. Eta bukatzeko Rafa Ruedaren azken diskoa. Rueda izena eman dio azken lanari eta bertan perla eta harribitxiak biltzen dira. Nota emozionalak.
Deskargatu hemen.

