Bilboko Udalak birziklatzeari buruzko kanpaina martxan jarri du

Bilboko Udalak eta Ecovidrio eta Ecoembes entitateek, aurten ere, “BIRZIKLATU!” kanpaina egingo dute, Bilboko gazteak ohartarazteko etxean eta eguneroko bizitzan hiri-hondakinak birziklatzearen garrantziaz. Aurreko aldietan zer arrakasta izan zuen ikusirik –iaz, parte hartu zuten ikastetxeek 10etik 8,92 kalifikazioa eman zioten–, hiru entitateek ostera ere bildu dituzte indarrak ekimena abian jartzeko, eta seigarren ikasturtea erreskadan izango du aurtengoa.  Gaur hasiko dira programa honen lehen saioak; apirilaren 8ra arte iraungo dute. Honako honetan, Bilboko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 29 ikastetxek parte hartuko dute; guztira, 16 eta 18 urte bitarteko 2.000 neska-mutilek, gutxi gorabehera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ostiralean estreinatuko da 'Erresuma, Kindom, Reino' Arriaga antzokian

al. Ots 7 , 2022
Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu  honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta […]

Honekin lotuak