Hauskortasunaren indarra dakar Doctor Deseoren lan berriak

Bilboko Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu du La fuerza de la fragilidad lan berria. Zortzi abesti berri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako abesti ezagunak ere entzun ahal izango dira diskoan. Liburua ere plazaratu dute, taldearen abestiren letrak bilduta, eta DVDan bideoklipak. Josi batu zaigu estudiora eta azken lan honen nondik norakoak ekarri dizkigu. Maite zuen pertsona baten galerak piztu zuen disko hau, eta galera horretatik sortu zen Adios kantua, bals lasaia. Beste kantu guztiak dantzagarriak eta erritmo bizikoak dira. Durangoko Plateruenan apirilaren 14an “indartsu” hasiko direla aurreratu dute, “kandela emanez”. Maiatzaren 18 eta 19an iritsiko dira Bilbora, Kafe Antzokira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zuhar Iruretagoiena artistaren "Hebra" erakusketa aurkeztu dute BilbaoArten

og. Api 12 , 2018
Gaur aurkeztu dute Zuhar Iruretagoiena artista Zarauztarraren Hebra erakusketa BilbaoArten. Erakusketa, gaur hasi eta Maiatzaren 11ra arte egongo da BilbaoArte fundazioaren erakusketa aretoan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180412_Zuhar_Iruretagoiena.mp3 Deskargatu hemen    

Honekin lotuak