Osasuna eta hizkuntza ikastaroaren bigarren eguna izan dugu gaur EHUren Abandoibarrako paraninfoan. Egun honetako egitaraua atzerriko ordezkariekin osatu dugu. Lehenengo Jaime Altuna eta Itxaso Etxebarriak Euscampus ekimena azaldu digu. CAF eta Tecnalia dira Euskampus fundazioaren bultzatzaileen artean daude. Bidaiari programaren xehetasunak ekarri dizkigute. Trenetako teknologiak aztertu dituzte, Euskotrenek bidaiariei eskaintzen dizkien informazio teknologiak aztertu dituzte landa lana eginez. Badira ohitura errepikakorrak dituzten bidaiari batzuk, bakarrik bidaiatu ohi dutenak. Teknologia asko erabiltzen da egun bidaietan, mugikorrarekin batez ere, baina ordenagailuak gutxi. Ondorioen artean nabarmendu dute bidaiariek ez dituztela enpresak trenetako pantailetan eskaintzen dituen informazioak erabiltzen.
Deskargatu hemen.
Felix Zubia batu zaigu saiora, gaur entzule moduan dator, atzo hizlari gisa etorri ondoren. Donostiako ospitalean dabil sendagile, zainketa berezien unitatean. Osasunaren inguruko dibulgazioan ibiltzen da irratian, eta euskaldun ikasleek gehienetan zergatik erdarazko ikasketak onartzen eta hobesten dituzten azaldu nahi izan zuen atzoko hitzaldian. Osasun kontuak hedabideetan oso era sentsazionalistan jorratzen direla esan du, gauzak behar bezala azaldu beharrean. Zarauztar honek beste zaletasun bat ere badu: bertsolaritza. Matematika eta poesiaren artean kokatzen du berak bertsolaritza, bukaeran hasten den puzzlea bezalakoa da berarentzat bertsoa.
Deskargatu hemen.
Kanadako osasun sistemaren berri eman digu hango Sarah Bowen adituak. Bera Albertako osasun publikoko eskolan irakaslea da. Hango osasun sisteman elebitasuna nola antolatuta dagoen eta bertan dituzten erronkak azaldu ditu. Kanadan 60 jatorrizko hizkuntza gehiago daude, ingelesaz eta frantsesaz gain. Horrez gain, etorkin ugari heldu dira azken urteotan Kanadara, eta ez dira ez ingelesez ez frantsesez moldatzen. Gainera, munduko bigarren herrialderik handiena da Kanada, eta komunitate asko sakabanatuta daude. Erronkak, beraz, asko eta handiak dira.
Deskargatu hemen.
Kanadan jarraitu dugu, Caroline Vezina batu baitzaigu saiora. Sare erakunde bat da bera dabilena, frantses hiztunentzako zerbitzuak Quebec-en. Hiru gai nabarmendu ditu hitzaldian: kontratazioa osasun arloan; kalitatea osasun sisteman (hor hizkuntzaren rola handia da, osasun mentalaren eremuan batez ere) eta ezagutza Interneteko atari baten bidez partekatzen dutela.
Deskargatu hemen.
Galesera egin dugu salto ondoren, Menai Evans batu zaigu saiora. More than just words proiektuaren ingurua mintzatu da gaurko jardunaldietan. Herrialde osoan arreta elebiduna ezartzeko galestar gobernuak abian duen programa da. Lehen hizkuntza galesera duten gaixoek, dementzia dutenek batez ere, oso beharrezkoa dute euren hizkuntzan arreta.
Pentsatu ohi da galesera ipar-mendebaldean bakarrik mintzatzen dela, baina hezkuntzarekin herrialde osora zabalduta dago hizkuntza. Hemengo esperientzien berri izan du eta bertoko eragileekin harremana “oso ona” izaten ari dela esan digu, antzekotasunak eta erronka berak sumatu ditu hemen. “Asko ikas dezakegu Euskal Herriko esperientziez”, esan du. Informazio ugari hartuta itzuliko da Galesera.
Deskargatu hemen.
Gwerfyl Roberts Wyn izan dugu ondoren, hau ere Galesetik etorria, “hizkuntza kontzientzia eta hizkuntza alborapena” hitzaldia eman du. Praktika kliniko egokiaren marko unibertsalean lantzen dute hizkuntzaren presentziaz jardun du.
Deskargatu hemen.
Euskara errektoreorde eta ikastaroen antolatzaile Jon Zarate etorri da gure mikrofonoetara, egun bi hauek eman dutena laburbiltzera. Zarateren esanetan “espektatibak gainditu ditu ikastaroak”, osasunari dagokionez, euskal komunitatea “indartuta” atera dela uste du, informazio asko elkarbanatu da, eta beste esperientzia batzuekin harremanak sortu direla.
Deskargatu hemen.