Zer eingou asteburuen: Winona & Grace antzezlana eta bertso maratoia besteak beste

Asteburuaren atarian antzerki proposamen ezberdinak ditugu;  bi estreinaldi aipatuko ditugu agendan. Khea Zeatreen berria Sopena izango da ostiralez.  Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistak elkar aurkituko dira. Shakespeareren obran oinarritutako ‘Erresuma’ antzezlana estreinatuko du Bilboko Arriagak. Bertsoaz gozatzeko bi zita ditugu asteburuan batetik Abra sariketa ALBE Algortako Bertsolari Eskolak sortu zuen, 2002an, bertsolari gazteei plazarako jauzian laguntzeko. 21. aldia egingo dute bihar, 19:00etan eta bestetik Bertso Maratoia Abusun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Agate bezperan kopla-kantari eta Lemoizeko bertso saioa

ol. Ots 11 , 2022
Bilbo Hirian irratian aireratu dugu beste saio bat. Oraingoan lehen-oraina salto eginda, 2021-2022 urteak uztartu ditugu. 2021eko azaroaren 28an, Lemoizen izan zen bertso-jaialdia eskaini dugu, kantuan izan ziren: Sustrai Colina, Perú Vidal, Nerea Elustondo eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Jagoba Pereda. “Delorean” auto partikularra hartu eta 2022ko otsailean, Agate delakoaren […]

Honekin lotuak