ZINEMA: ‘Las letras de jordi ‘ eta ‘Metodo Arrieta’ dokumentala

Gaurkoan bi dokumentalen gomendioa egin digu Ane Urkiolak. Biek komunikazioaren beharraz berba egiten dute, lan berezia eta begirada ezberdina eskaintzen dutenak. Las letras de Jordi Maria Fernandez Iriartek zuzendu zuen 2019an. Jordi da dokumentaleko protagonista, duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hala ere, ez da gaixotzat hartzen. Hitz egiterik ez izan arren, saiatu hitz egiten bere kartoizko taularen bidez. Bigarren dokumentala Metodo Arrieta izan da. Lourdes eta Mentxu Arrieta arazo larri batekin jaio ziren: ahizpak izan arren eta denbora gehiena elkarrekin eman arren, gorputzak ez zien komunikatzen uzten. Ezin zuten hori egin, ez eskuekin, ez ahotsaz baliatuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gazteolaren eskutik Aste santuan aisialdia euskaraz

ol. Ots 25 , 2022
Aste Santua ate joka dugun honetan Gazteolako lagunak batu zaizkigu irratira. Oporretarako eskaintza bereziak prestatu dituzte, euskaraz Bilboko erdigunean jolasteko eta ikasteko. Batetik gaztetxoenentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte eta bestetik euskara indartzeko ikastaroak ere prestatu dituzte beti ere ondo pasatzea eta gozatzearen helburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_gazteola_unai.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak