Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak baditugu gurean, Euskal Herrian, Inauteriak iristean kolorez betetzen dira bazter guztiak: mozorro irudimentsuak, tradizio handiko pertsonaiak… sormena, jaia eta […]

Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Zientzian azokan asteburu osoan zehar gazteek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu egongo dira ikusgai, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Elhuyar Zientzia Azokan,gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartuko dute. Zuzeneko saio berezia egin dugu bertatik eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dugu. Irratsaioa hasteko, Elhuyar […]

Kultura gizartearen erdigunean kokatuz abiatzen dugu Done Bikendi kaletik zuzeneko emankizun berezia. Kalea eta plaza elkargunea izan da, eta horrela izaten jarraitzeko asmoz, Bilboko erdigunetik arituko gara, plaza-dantza saioa izan dugu. Aurten, Zenbat gara elkarteak  +1 ekimena abian jarri du, hainbat ostiraletan gai baten inguruan, kalean ekimenak antolatzeko asmoz. Gaurkoa […]

30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute ikasleek. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian emaitza entzuteko aukera duzue. Nazioarteko albisteak, tokikoak eta teknologia saioa prestatu dute. Baita kirol saioa […]

Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik […]

Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Arratsaldeko 15:30etan abiatuta ikerlari eta profesionalen hitzak  batuko ditugu Bizkaia aretorik zuzeneko emankizun berezian. Jardunaldietan Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatuko dira eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak […]

Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan, Bilbo Hiria irratiak saio berezia egingo du bertatik bertara. Auzoko hainbat elkarte eta protagonista batu zaizkigu saiora. Miribillako guraso elkartea […]

Igande honetan Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dugu Arrosa Sareko irratiek. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emanen dugu, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko. Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Baina igande honetan ere Zebrabidea egingo […]