Arrakalararen VI.edizioak kaleko arteak izango ditu ardatz

 Dantzertik, Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra.  Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua. Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta gozatu. Horretarako, eskarmentu handia duten konpainia eta profesionalak bildu ditugu, eta geure ikasleen parte-hartzea ere ez da nolanahikoa izango.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Feeling good (Anthony Newley) #bertsioak

og. Mar 24 , 2022
60 hamarkadan kokatu gara gaurkoan, musikal baterako eginiko kantua hautatu dugu. Kantuaren egilea Anthony Newley dugu, aktore eta kantari Britainiarra. Newleyk ibilbide arrakastatsua izan zuen pop musikako abeslari gisa, 1959ko maiatzean “I ‘ve Waited So Long” abestiarekin hasi zena, zerrenda britainiarren artean hirugarrena, “Idol On Parade” ren soinu-bandan parte hartzeari […]

Honekin lotuak