Dantzaren egunean etorkizuna aztergai izango dute Bilborocken

1982an, Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 29an. Aukeratutako data Jean-Georges Noverre dantzari eta koreografoaren jaiotza da. Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza arte unibertsal eta askotariko diziplina gisa omentzea da, adierazpen mota hau aukeratu duten guztiak elkartuz, oztopo kultural, politiko eta etikorik gabe. Jean-Georges Noverre: dantzari handia izan zen.  Dantzari eta idazle frantziarra izan zen, 1727ko apirilaren 29an jaioa. Noverrek balletaren praktika eta teoriarekin lotutako koreografia eta argitalpen ugari utzi zituen. Horregatik jotzen dute ballet modernoaren sortzailetzat. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, urtero, dantzaren munduko pertsona garrantzitsu batek mezu bat igortzen die 200 herrialdetako dantza-profesionalei. 2022an, mezua idazteko arduraduna Alkis Raftis doktorea da, Nazioarteko Dantza Kontseiluko lehendakaria.Dantzaren nazioarteko eguna dela eta, dantza konpainien topaketa bat egingo dute gaur, Bilborocken, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eta Bilboko Udalak antolatuta. Etorkizuneko erronka izango dituzte gogoetagai, sektorearen egoera hobetzeari begira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kapela eguna Maiatzaren 14ean ospatuko dute Bilboko Konpartsek

ol. Api 29 , 2022
Aste nagusirako 100 bat egun faltako direla ospatzeko Kapela eguna izeneko festa ospatuko du Bilboko Konpartsak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bilbotar denek bere kapelarekin gozatzeko. Gaur goizean, Nerea Matutek eta Ioritz Varonak aurkeztu dute ekimen berria. Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran […]

Honekin lotuak